Giro goxoan ospatu dute Matadeixen 26. urtemuga

Nerea Uranga

Eguraldia lagun, Mataderoaren kanpoaldean bazkaldu zuten atzo. (Argazkia: utzitakoa)

Egun beteko egitarauarekin ospatu zuten atzo, zapatue, Matadeixen 26. urtemuga.

Matadeixek 26. urte bete ditu, eta urtemuga ospatzeko egun beteko egitaraua izan zuten atzo. Giro goxoan egin zituzten ekitaldiak. Eguerdian, jai giroan murgiltzeko poteoa egin zuten, eta segidan, Mataderoaren kanpoaldean elkartu ziren bazkaltzeko, eguraldia lagun. Bazkalondoan, serigrafia tailerra egin zuten, eta eguna bukatzeko Telmo Trenor eta Enki Tonker taldeen kontzertua izan zen.

Matadeixen 26. urtemugari lotuta antolatutako ekintzak uztailaren 30ean bukatuko dituzte. Egun horretarako Borrokan eta Velutine taldeen kontzertua prestatu dute. 22:30ean hasiko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide