Zein da 'purtzillun' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ttanttun ibili' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'purtzillun' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Purtzillun hitzak gauzak edozein modutan edo narrats edukitzea esan nahi du. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Erropak beti purtzillun eukitzeittu gizon horrek etxien".
  • Euskara batuan: "Arropak beti edozein modutan edukitzen ditu gizon horrek etxean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide