Azkoitia Udalsarea 2030 akordiora atxikitzea bozkatuko dute bihar ohiko udalbatzarrean

Anartz Izagirre 2022ko eka. 28a, 13:59

Azkoitiko udaletxearen irudia.

Ekaineko osoko bilkura izango da bihar, asteazkena, udaletxean, 19:00etan hasita. Besteak beste, Azkoitia udalerri jasangarrien euskal sarera batu ala ez erabakiko dute. Horrez gain, Azkoitian etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeaz ere arituko dira hizketan udal ordezkariak, eta LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira lau alderdiek adostutako mozioa ere izango dute hizpide.

Azkoitiko Udalak ekaineko ohiko osoko bilkura egingo du bihar, asteazkena, udaletxean, 19:00etan hasita. Bertan, hainbat puntu izango dituzte hizpide udal taldeetako ordezkariek, eta horien artean, Azkoitia Udalsarea 2030 akordiora batzeko bozketa egingo dute. Udalerri jasangarrien euskal sarea da Udalsarea 2030, eta tokiko jasangarritasuna nahiz administrazio publikoen arteko koordinazioa sustatzea ditu helburu. Bestalde, etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzearen inguruan ere arituko dira hizketan udal taldeetako ordezkariak, eta gaur, ekainak 28, ospatzen den LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira lau alderdiek osatu duten mozioa ere izango dute hizpide.

Hona hemen biharko osoko bilkurako gai ordena, osorik:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- 2023 ekitaldirako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan eta ondasun higiezinen gaineko zergan salbuespenak eta hobariak onartzeko araudiaren aldaketaren hasierako onespena.

3.- Azkoitiko Udalak Tokiko Ekintza Jasangarria eta Tokiko 2030 Agenda Euskadin Bultzatzeko Udalsarea 2030 akordioari atxikitzea.

4.- Azkoitiko udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzua kontratatzeko jardunbideari hasiera ematea.

5.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 3 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

6.- San Jose egoitzari dagokion ondasun higiezinaren lagapenaren behin betiko onespena.

7.- Ekainaren 28ko LGTBI+ egunaren inguruko mozioaren onespena: EAJ-PNV, EH BILDU, PSE-EE eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutakoa.

8.- Behin betiko onespenen berri ematea.

9.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

10.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide