Dagoeneko zabaldu dute 2022-2023 ikasturtean Azkoitiko Helduen Eskola Publikoan izena emateko epea. Ekainaren 29a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna, eta 10:00etatik 13:00etara bitartean eskolan bertan egongo da izena emateko aukera; Bizenta Mogel kaleko 4. zenbakian dago Azkoitiko HEP.
Datorren ikasturtean honakoak izango dira eskainiko dituzten ikastaroak: DBHko titulua lortzeko ikastaroa, euskara, ingeleseko lehen maila, irakurketa zein idazketa garapena, atzerritarrentzako espainiera eta Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketarako prestakuntza.
Informazio gehiago behar duenak 943-85 03 99 telefonora deitu edo 012760aa@hezkuntza.net helbide elektronikora idatzi dezake.