Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatzen duen berreskuratutako liburu eta disko azokak Azkoitian egin du geldialdia beste behin ere. Ohiko moduan, plazako arkupeetan jarri dute postua, eta 13:30era artean izango da zabalik. Herritarrek, hango liburuak zein diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak han uzteko aukera ere izango dute ordu horretara bitartean.