Xabier Munibe Ikastolako haurrak ere ikasturtearen azken txanpan sartuta dabiltza, eta klaseei behar bezalako amaiera emateko, Haur Hezkuntzako ikasleek jaialdi batekin agurtu zuten ikasturtea atzo, osteguna, Gurea pilotalekuan. Askotariko dantzak egin zituzten HHko haurrek, eta harmailak goraino bete ziren. Bero sapa gorabehera, gozatu ederra hartu zuten jaialdian parte hartu zutenek zein ikusleek.
Gaur, ostirala, Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izango da. 18:00etan hasita maila guztietako haurrak pilotalekura aterako dira azken asteetan entseatzen aritu diren ikuskizunak jendaurrean erakusteko.