Zein da 'lustriaketa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'desditxie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lustriaketie' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lustriaketa hitzak dirdira ateratzeko lana edo jarduna esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Jai eguardixen bi erata eitte zan oinetakuen lustriaketie".
  • Euskara batuan: "Igande eguerdian bi eratara egiten zen oinetakoei dirdira ateratzeko lana".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide