Ostegunean, ekainaren 16an, Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak hitzaldia eskainiko du Elkargunean. Gazte Geroak antolatutako Udaberriko Hitzaldiak zikloaren barruan arituko da Amonarriz, 18:30etik aurrera. Saioa irekia da, eta Euskararen bidegurutzetik izenburupean arituko da tolosarra.
Amonarrizek euskararen egungo egoera izango du hizpide hitzaldian. Hark 2019an hartu zuen Topaguneko presidente kargua, eta urte hartan bertan idatzi zuen Euskararen bidegurutzetik liburua. Euskal filologian lizentziatua da tolosarra, eta umorista eta telebista aurkezle gisa ere aski ezaguna.
Gazte Geroak antolatuta, aurtengo Udaberriko Hitzaldien zikloan Izaskun Landaida Emakunderen zuzendaria eta Leyre Arrieta Deustuko irakaslea izan dira aurreko gonbidatuak. Aurtengo edizioa Kike Amonarrizek itxiko du ostegunean.