300 lagun inguruk irten dute Zazpi Kurutze ibilaldi neurtuan

Nerea Uranga 2022ko eka. 12a, 08:51

Goizaldeko lauretan irten dute mendi ibilbide neurtuko parte hartzaileek Azkoitiko plazatik.

Gaur XXIV. Zazpi Kurutzeko mendi ibilaldia neurtua egiten ari dira 300 lagun inguru. Anaitasuna Mendi Bazkunak bi urtetik behin antolatu ohi du mendi martxa hau, eta ohi bezala, aurten ere Azkoitiko eta inguruko zazpi gurutze lotu beharko dituzte mendi martxa egiten ari direnek.

Gaur goizaldeko lauretan abiatu dira parte hartzaileak Azkoitiko plaza nagusitik, eta 55 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Azkoitiko plazatik Erlo mendira (1.027 metro) zuzenduko dira mendizaleak, eta handik Aittolara (645 metro). Handik Zargoatera (540 metro) zuzenduko dira parte hartzaileak, eta segidan, Hirukurutzetara (895 metro). Eguneko bosgarren mendia Irimo (898 metro) izango da, eta Izazpi (950 metro) hurrengoa. Igo beharko duten azken mendia Oleta (756 metro) izango da.

Goizeko zortzirak inguruan ekaitz handia begin du, eta zaparrada handiak bota ditu. Antolatzaileek adituekin kontsultatu ondoren, mendi martxarekin jarraitzea erabaki dute.

(Argazkiak: Andoni Elduaien eta Ibon Errazu)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide