Zein da 'desditxe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko eka. 10a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'zanbrie' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'desditxie' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Desditxe hitzak kexa esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gizon horrek aine desditxe gutxik ibiltzebe herri hontan".
  • Euskara batuan: "Gizon horrek adina kexa gutxik izaten dute herri honetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide