Pelotai Eune 2022

Bihar jarriko dituzte saltzen Pelotai Euneko bazkarirako txartelak

Ane Olaizola

Guztira, 250 lagunentzako txartel jarriko dituzte salgai, eta erosten dutenek hiru menu izango dituzte aukeran.

Hilaren 18an ospatuko dute Pelotai Eune Azkoitian, eta pilota partidak ez ezik, ohiko moduan bazkaria egingo dute herritarrek. Hain zuzen ere, antolatzaileak bihar, larunbata, egongo dira bazkarirako txartelak zein kamisetak saltzen Kontzejupean, 12:00etatik 13:00etara artean. Guztira, 250 lagunentzako txartel jarriko dituzte salgai.

Pelotai Euneko bazkarira joaten direnek hiru menu izango dituzte aukeran: patatak errioxar erara, oilaskoa patatekin eta natilla; entsalada nahasia, errusiar entsalada, oilaskoa patatekin eta arroz esnea; edo entsalada, barazki paella eta fruta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide