Herrixenek zozkatu ditu udako kanpainako lau bonuak

Anartz Izagirre 2022ko mai. 31a, 19:05

11.826, 14.801, 3.609 eta 20.562 dira zenbaki irabazleak, eta hamabost eguneko epean azaldu beharko dute horien jabeek saria jasotzera. 250 euroko bonu bana jasoko du bakoitzak.

Herrixen Azkoitiko merkatarien elkarteak 250 euroko balioa duten lau bonu zozkatu ditu udako kanpainaren barruan, eta dagoeneko eman dute irabazleen berri. 11.826, 14.801, 3.609 eta 20.562 dira zenbaki irabazleak, eta honako dendetan banatu dituzte horiek hurrenez hurren: Iturria parafarmazian, Amaia Gallastegi ile-apaindegian, Arrospide oinetako dendan eta Joseba jatetxean. Tiket horien jabeek hamabost eguneko epea dute saria jasotzeko. Hala izan ezean, honakoak izango dira lau ordezko zenbakiak: 11.714, 14.816, 3.523 eta 20.519.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide