Jasokunde kooperatibak urteko batzarra egingo du igandean

Anartz Izagirre

Azken bi urteetan ezohiko moduan egin behar izan dute urteko ohiko batzarra, baina igandekoa aurrez aurre egingo dute. Bi deialdi egin dituzte iganderako: 11:30ean eta 12:00etan. Batzordea 12:00etan hasiko dute.

Jasokunde kooperatibak urteko ohiko batzar nagusia egingo du datorren igandean, ekainak 5, Baztartxo antzokiaren lokaletan. 2020. urtean eta iaz ezin izan zuten aurrez aurre egin batzarra, baina aurten berreskuratu egin dute aurrez aurreko juntadizoa, eta bi deiadi egin dituzte: 11:30ean eta 12:00etan. Batzordea, berriz, 12:00etan egingo dute.

Kooperatibako kideek adierazi dutenez, Errektore Kontseilua eta Zaintza Batzordea berritzea tokatzen zaie aurten, eta bazkideen botoa "oso garrantzitsua" izango dela nabarmendu dute; beraz, bilerara joateko deia egin diete kooperatibako bazkide guztiei. Batzarraren bukaeran, Baztartxoko aretoaren irteeran bonuak banatuko dituzte. Horretarako, bazkide edota ordezkari bakoitzari bonua jaso ahal izateko txartela banatuko diete sarreran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide