Berria txapelketatik kanpo gelditu da Oteiza pilota elkartea

Andoni Elduaien 2022ko mai. 29a, 15:01

Oteiza elkarteko pilotariak. (Utzitakoa)

Andoiango (Gipuzkoa) Gazteleku pilota elkartearen aurka neurtu dituzte indarrak goizean pilotari azkoitiarrek, baina etxeko taldeak lortu du final-laurdenetara sailkatzea. Nagusien mailako partida irabazi dute azkoitiarrek. 

Azkoitiko Oteiza pilota elkartea XVII. Berria Txapelketatik kanpo gelditu da gaur, igandea. Andoaingo (Gipuzkoa) Gazteleku pilota elkartearen aurka jokatu dute lehia goizean. 2 eta 1 galdu dute pilotari azkoitiarrek, eta beraz, Gaztelekuk lortu du final-laurdenetara sailkatzea. 

Kadete mailako partida 22 eta 14 galdu dute Oier Aldazabalek eta Inhar Egañak. Gazte mailako lehia Jon Etxanizek eta Alex Juaristik jokatu dute, eta bikoteak 22 eta 8 galdu du. Nagusien mailako partidan lortu du Oteiza elkarteak puntua, Jon Oteizak eta Alex Juaristik 22 eta 21 irabazi baitute.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketara begira jarrita dago jada Azkoitia. Ostiralean jokatu zituzten txapelketaren final-laurdenetako joaneko partidak Gurea pilotalekuan, eta lehia 1 eta 2 galdu zute herriko pilotariek Tolosaren aurka. Tolosako Beotibar (Gipuzkoa) frontoira irabaztera joango dira azkoitiarrak, tanto kopuruan lau tantoren aldea besterik ez baitute. Lehia zaila izango dute azkoitiarrek, baina ez ezinezkoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide