Death Cafe saioa egingo dute ostegunean

Andoni Elduaien

Ostegunean, ordu eta erdiko saioa egingo dute, heriotzaren inguruan hitz egiteko Death Cafe saioan. Aurrez izena eman beharko da.

Datorren ostegunean, ekainak 2, heriotzaren inguruan hitz egiteko aurrez aurreko Death Cafe saioa egingo dute. 19:00etatik 20:30era bitartean Ibaiondo kaleko 30. zenbakian dagoen Sendatzen zentroan egingo dute aurrez aurreko solasaldia.

Saioan parte hartzeko izena eman beharko da, eta horretarako zein informazio gehiago eskuratzeko 646 02 21 35 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide