Ekainaren 3an kobratuko du udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

Anartz Izagirre

Ordainagiriak helbideratuta dituztenei, kontu korrontetik kobratuko die erakundeak OHZa. Gainontzekoentzat, ekainaren 30ean amaituko da zerga hori ordaintzeko borondatezko epea.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, datorren ekainaren 3an, ostirala, kobratuko diete Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordainagiriak helbideratuta dituzten herritarrei; zerga horren zenbatekoa kontu korrontetik kobratuko diete horiei. Ordainagiriak helbideratu ez dituzten herritarrei, bestalde, postaz bidali diete ordainagiria, eta hori jaso ez dutenek udalaren Herritarren Arreta Bulegoan eskatu beharko dute. Ekainaren 30ean amaituko da OHZa ordaintzeko borondatezko epea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide