Euskara ikasteko udalaren dirulaguntzen oinarrien aldaketa bozkatuko dute biharko udalbatzarrean

Anartz Izagirre 2022ko mai. 24a, 15:20

Azkoitiko udaletxea.

Udal taldeek hainbat puntu izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean, eta euskara ikasteko dirulaguntzez gain, Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko bi mozio eta garraio publikoaren inguruko beste bi bozkatuko dituzte.

Maiatzeko ohiko udalbatzarra egingo dute bihar, asteazkena, Azkoitiko Udaleko osoko bilkura aretoan. Dozena bat puntu izango dituzte hizpide 19:00etan hasita; esaterako, euskara ikasteko udalak ematen dituen dirulaguntzen oinarrien aldaketaz arituko dira udal taldeetako ordezkariak. Horrez gain, Mendebaldeko Saharan bizi duten gatazkaren inguruko bi mozio eta garraio publikoaren inguruko beste bi bozkatuko dituzte, eta 2023. urteko Azkoitiko bi jaiegunak zehazteko bozketa ere egingo dute.

Hona hemen biharko udalbatzarreko gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Adineko oertsonentzako Udal Eguneko Arreta Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren hasierako onespena.

3.- Azkoitiko Kale Nagusia 80an kokaturiko Idiakez Ederra babestutako ondasun higiezinaren besterentzearen esleipena dela-eta, salerosketa eskritura publikoa eta kontratu horren formalizaziotik eratortzen diren agiriak izenpetzeko alkateari ahalmena ematea.

4.- Azkoitiko bake epaile titularra eta ordezkoaren izendapenen onespena.

5.- Kreditu gehigarri bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

6.- Azkoitian euskara ikasteko eta UEUren eta EHUren uda ikastaroetara joateko dirulaguntzak emateko oinarrien aldaketaren hasierako onespena.

7.- Azkoitiko 13700 jabetza erregistroko finka zenbakia duen San Jose egoitzari dagokion higiezinaren lagapenaren hasierako onespena.

8.- Premiatasuna berretsiz gero, 2023 ekitaldian lan ondorioetarako Azkoitiko udalerriko tokiko bi jaiegunak zehaztea.

9.- Mendebaldeko Saharako gatazkaren inguruko mozioen onespena: EH Bildu udal taldeak aurkeztutakoa, eta EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa.

10.- Garraio publikoaren inguruko mozioen onespena: EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek aurkeztutakoa, eta EAJ-PNV eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutakoa.

11.- Behin betiko onespenen berri ematea.

12.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

13.- Galde-erreguak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide