Herrixenek 250 euroko lau bonu zokatuko ditu datozen asteetan

Anartz Izagirre 2022ko mai. 24a, 09:00

Gaurtik hasita maiatzaren 30era bitartean herriko saltokietan hamar eurotik gorako erosketa egiten dutenek parte hartuko dute zozketan.

Udako kanpainaren barruan 250 euroko lau bonu zozkatuko ditu Herrixen merkatarien elkarteak. Hain zuzen ere, gaurtik maiatzaren 30era bitartean moda osagarrien eta kirol oinetakoen sektoreetan hamar eurotik gorako erosketa egiten dutenek parte hartuko dute zozketan, eta maiatzaren 31n emango dute irabazleen berri. Errifa bat emango zaio bezero bakoitzari, eta agortu arte banatuko dituzte horiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide