Zein da 'alasa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2022ko mai. 27a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'balsiue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'alasa' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Alasa hitzak sukaldeko apala esan nahi du, platerak eta ontziak gordetzekoa. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Osabai plater danak lurrea eroi zizkon, alasa garbitzen hasi zanin".
  • Euskara batuan: "Osabari plater guztiak lurrera erori zitzaizkion, sukaldeko apala garbitzen hasi zenean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide