Udaberriko Karate Lehiaketa egin dute Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko mai. 16a, 12:50

Gipuzkoako 150 kirolarik baino gehiagok parte hartu dute txapelketan, eta Anaitasuna Kanku karate klubeko kideek hainbat domina eskuratu dituzte.

Alebinen, infantilen eta kadeteen Udaberriko Karate Lehiaketa izan zen atzo, igandea, Elkargunean. Guztira, Gipuzkoako hainbat karate klubetako 150 kirolari baino gehiago bildu ziren txapelketan, eta Anaitasuna Kanku klubeko kideek ere parte hartu zuten lehian. Azkoitiko taldean Kalare Olaizolak, Ane Arrizabalagak eta Manex Platerok urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituzten.

(Argazkiak: Anaitasuna Kanku karate kluba)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide