Bihar, astelehena, odol ateraldi arrunta egingo dute Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Maiatzeko hitzordua izango da biharkoa Azkoitiko odol emaileentzat. Ateraldiak arratsaldez bakarrik egingo dituzte: 17:00etatik 21:00etara.
Odola atera behar duten herritarrek hartuta dute dagoeneko etzirako hitzordua. Aurrerantzean odola ematen hasi nahi duten herritarrek edota informazio gehiago nahi dutenek, berriz, 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu dezakete. Hurrengo odol ateraldia ekainaren 6an egingo dute Elkargunean.