Zein da 'tokan' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'pinttue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tokan' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tokan hitzak besoa bularraren parean lotuta eramatea esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Besue tokan euki du Aiurrek jundaneko bi hilebetin".
  • Euskara batuan: "Besoa bularraren parean lotuta eraman du Aiurrek azken bi hilabeteetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide