'La ola verde' dokumentala eskainiko dute bihar Matadeixen

Anartz Izagirre 2022ko mai. 11a, 10:02

'La ola vere' filmeko irudi bat.

Zineforum feministaren barruko filma izango da, eta Argentinan legez kanpo egiten diren abortuen ondorioak jorratzen ditu.

Joan den ostegunean hasi zen Matadeixen feminismoa ardatz duen zineforum emanaldi sorta Cachada filmarekin, eta bihar, osteguna, La ola verde dokumentala eskainiko dute, 19:30ean hasita. Argentinan legez kanpo egiten diren abortuen ondorioak ditu hizpide filmak.

Hurrengo bi emanaldiak, berriz, hilaren 19an eta 26an izango dira, eta XXY eta Priscilla filmak eskainiko dituzte hurrenez hurren egun horietan.

Hona hemen La ola verde dokumentalaren aurrerapen bideoa:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide