Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean obretan ari dira, eta ondorioz hainbat egun eta gautan lanak aurreratzeko errepidea itxi egin behar izaten dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, aste honetan hiru gautan erabat itxiko dute errepide hori Aizpurutxo eta Urretxu artean. 26,600 eta 27,800 KPen artean aurreratzeko tarte bat eraikitzen ari dira, eta tarte horretako babes elementuak kentzeko errepidea guztiz itxi beharra daukate.
23:00etatik 05:00ak bitartean, honako gauetan egongo da itxita Aizpurutxo eta Urretxu arteko errepidea: maiatzaren 10ean (asteartea), maiatzaren 11n (asteazkena) eta maiatzaren 12an (osteguna).
Gipuzkoako Foru Aldundiak ordezko ondorengo ibilbideak gomendatu ditu: GI-3750 Elosuatik, GI-2634 Azkaratetik edota GI-2635 Manduabiatik.
Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidearen egoera denbora errealean kontsultatu ahal izateko honako informazio bideak jarri ditu Foru Aldundiak: Twitterren @631_Aizpurutxo eta Whatsappean 672 69 05 64 telefono zenbakiarekin sortutako taldea.