Euskaraldiaren hirugarren edizioa "ate joka" den honetan, Azkoitiko Euskara Mailak aurreneko bilera egingo du datorren asteazkenean, aurten talde horrek hartu baitu egitasmoa herrian antolatzeko ardura. Taldeak adierazi duenez, "beharrezkoa" da Euskaraldiak ahalik eta eragile gehienen sostengua izatea, eta egitasmoaren koordinatzaile Maxixatzen Euskaldun Elkarteak, berriz, herriko kultur zein kirol talde guztiak gonbidatu ditu bileran parte hartzera. 18:30ean izango da saioa, Elkargunean.
Bilerara joateko interesa duenak aurrez maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera mezua idatz edo 675 85 71 11 telefono zenbakira dei dezake.