'Aholkularitza laboralak urtebete: aurrera begirako erronkez' hitzaldia izango da bihar Elkargunean

Anartz Izagirre 2022ko mai. 4a, 16:00

Kontseilu Sozialistako kideak, Maiatzaren Leheneko egitaraua aurkezten. (Kontseilu Sozialista)

Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak antolatu du saioa, eta 18:00etan hasiko da. Aholkularitza laboralak aurrera begira dituen erronkez hausnartuko dute solasaldian.

Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean, ekitaldi sorta bat ari da egiten eskualdean Urola Erdiko Kontseilu Sozialista, eta egitasmo horren barruan, hitzaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, Elkargunean. Aholkularitza laboralak urtea beteko du maiatzean, eta bertatik ateratako irakaspenez eta aurrera begirako erronkez hausnartu nahi dute biharko saioan. 18:00etan izango da solasaldia.

Maiatzaren 12an hitzaldi bera eskainiko du Kontseilu Sozialistak Zestoako Alondero aretoan, eta maiatzaren 20an, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan eskainiko duten Euskal Herriko Langile Autodefentsa Sareak mahai-inguruarekin itxiko dute Maiatzaren Lehenaren harira antolatutako ekitaldi sorta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide