Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala jokatuko dute gaur, ostirala, Lasturren, eta finalisten artean lehiatuko da Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarra. Arrizabalagarekin batera, June Aiestaran, Amets Aizpurua, Danel Etxeberria, Aratz Lasa eta Jon Mendiluze arituko dira kantuan, Ane Ezenarrok jarriko gaien inguruan. 20:30ean hasiko da finala.
Txapelketaren barruan, hiru kanporaketa jokatu dituzte bertsolariek, eta puntuazio onenak lortutako sei bertsolari sailkatu dira gaurko finalera. Hain zuzen ere, apirilaren 1ean Azpeitiko Zelai Luze soziedadean jokatutako kanporaketan sailkatu zen Arrizabalaga; azkoitiarrak zuzenean eskuratu zuen finalerako txartela, hura nagusitu baitzen saioan.