Zein da 'erlakristena' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'je!' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'erlakristena' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Erlakristena hitzak ziztada batek atera ohi duen pikorta esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Eltxo batek heldu ta gero, kriston erlakristena erten zixon Mari Karmeni".
  • Euskara batuan: "Eltxo batek ziztatu eta gero, egundoko pikorta atera zitzaion Mari Karmeni".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide