Pelotai Eune 2022

Datorren astean ekingo diete VI. Pelotai Euneko pilota txapelketei

Andoni Elduaien 2022ko api. 27a, 11:00

Kontzejupen jokatuko dituzte pilota partida guztiak.

Guztira 39 bikotek eman dute izena VI. Pelotai Euneko pilota txapelketan, eta herenegun, astelehena, egin zuten mutilen final hogeitahamabirenetako partiden zein nesken bi multzoen zozketa. Ekainaren 18an ospatuko dute aurten Pelotai Eune.

Hilabete eta erdi besterik ez da gelditzen VI. Pelotai Eunerako. Aurten, ekainaren 18an ospatuko dute pilotaren festa herrian, baina pilota datorren astean hasiko da Kontzejupeko horma gaiztoetan hotsa ateratzen; izan ere, datorren asteazkenean, maiatzak 4, ekingo diote Pelotai Euneko binakako pilota txapelketa herrikoiari. Guztira, 39 bikotek eman dute izena aurtengo txapelketan –33 bikote gizonezkoetan eta sei bikote emakumezkoetan–, eta Pelotai Euneren antolatzeileek herenegun, astelehena, egin zuten zozketa.

Emakumezkoen txapelketan bi multzo osatu dituzte, eta horietako bakoitzean hiru bikote elkartu. Bikote bakoitzak bi bider jokatu beharko du bere multzoko beste bi bikoteen aurka, eta lehen bi bikoteek lortuko dute ekaineko finalerdietarako sailkapena. Hain zuzen, A multzoko lehen bikoteak B multzoko bigarrenaren aurka jokatu beharko du, eta B multzoko lehenak A multzoko bigarrenaren aurka. Bi irabazleek ekainaren 18ko finalerako sailkapena lortuko dute.

Mutilen txapelketa, berriz, final hogeitahamabirenetan hasiko da, 33 bikotek eman baitute izena aurtengo txapelketarako. izena eman dutela ikusita, bi bikotek aurrekanporaketa jokatu beharko dute maiatzaren 4an, asteazkena.

Hona hemen datozen bi asteetako partidak:

Maiatzak 4, asteazkena, 18:30ean, emakumezkoen txapelketako ligaxkako partidak:

  1. Ane Senperena eta Nagore Orbea - Saioa Murua eta Oihana Larrañaga
  2. Haizea Alberdi eta Idoia Aginagalde - Oihane Uzin eta Eneritz Garate

Atseden astea izango dute Maren Albizurik eta Mireia Arrizabalagak nahiz Maria Garatek eta Oihana Aranbarrik.

Maiatzak 4, asteazkena, 19:15ean, gizonezkoen txapelketako aurrekanporaketa:

  1. Aldalur eta Xantue - Xabi eta Lur

Maiatzak 5, osteguna, 18:30ean, gizonezkoen txapelketako final hogeitahamabirenetako kanporaketa:

  1. Lander Kaxka eta Imanol Txorro - Zabale eta Agirre
  2. Julen eta Markel - Usa eta Arkaitz
  3. Ander Etxeberria eta Beñat Uzin - Iriarte eta Olaizola II.a

Maiatzak 6, ostirala, 18:30ean, gizonezkoen txapelketako final hogeitahamabirenetako kanporaketa:

  1. Iñaki Azkoitia eta Gantza - Iraitz eta Tomao
  2. Kuku eta Oier - Iker Tomao eta Godoy
  3. Montte anaiak - Endika eta X. Azkoitia

Maiatzak 6, ostirala, 22:00etan, gizonezkoen txapelketako final hogeitahamabirenetako kanporaketa:

  1. Xomorro eta Mokolua - Aranbarri eta Elduaien
  2. Aittola anaiak - Roberto Martija eta Iban Santos

Maiatzak 12, osteguna, 18:30ean, gizonezkoen txapelketako final hogeitahamabirenetako kanporaketa:

  1. Unai Azpiazu eta Julen Aranburu - Gaztelu eta Mugartza
  2. Torria eta Ugaitz - Salegi eta Eneko
  3. Xitu eta Epelde - Oteiza eta Olaizola
  4. Jon eta Aitor - Artzabal eta Txanpaina

Maiatzak 13, ostirala, 18:30ean, gizonezkoen txapelketako final hogeitahamabirenetako kanporaketa:

  1. Mendi eta Xabi Artetxe - Juin eta Xabat
  2. Ioritz eta Xuban - Matxin eta Bastida
  3. Kaxka eta Lete - Alberdi eta Eskurtza
  4. Egurrola eta Zapirain - aurrekanporaketako irabazleak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide