'Canallas' eta 'Go fish: salvemos el mar' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko api. 27a, 08:55

'Canallas' filmaren irudia. (Sensacine)

Maiatzean hamar film eskainiko dituzte Baztartxo antzokian, eta datorren asteburuan emango dituzte horietako bi. Larunbatean, igandean eta astelehenean izango dira film emanaldiak.

Canallas eta Go fish: salvemos el mar filmak emango dituzte datorren larunbatetik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Helduentzako Canallas filma larunbatean eta igandean 19:30ean eskainiko dute, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan. Aldiz, haurrentzako Go fish: salvemos el mar filma igandean 17:00etan emango dute. Emanaldi guztietarako sarrerak Baztartxoko leihatilan bertan eskuratu ahalko dira.

Maiatzean beste zortzi film ere botako dituzte Baztartxoko pantaila erraldoian. Honako film hauek eskainiko dituzte:

Maiatzak 6: Un polvo desafortunado o porno loco zine foruma

Maiatzak 7: El hombre de la cámara zine foruma eta soinu bandaren zuzeneko emanaldia

Maiatzak 8: El secreto de Vicky filma

Maiatzak 8 eta 9: Alcarrás filma

Maiatzak 15 eta 16: El hombre del norte filma

Maiatzak 20: Licorice pizza zine foruma

Maiatzak 22 eta 23: Doctor Strange en el Multiverso de la Locura filma

Maiatzak 29 eta 30: Cinco lobitos filma

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide