Beste urte batez, kintopeko Udaberri Idi Dema Saria antolatu du Azkoitiko Probazale Elkarteak. Ostiralean hasiko da, eta lau egun iraungo ditu. Hain zuzen, apirilaren 29an zein 30ean eta maiatzaren 2an nahiz 3an jokatu dituzte probak Gurea probalekuan, egun guztietan 22:00etan hasita.
Guztira, hamabi parte hartzaile arituko dira nor baino nor idi deman. Apirilaren 29an Etxabe, I. Lopetegi eta Etxetxo arituko dira. Apirilaren 30ean Igeldo, Zornotza anaiak eta Txokolate, maiatzaren 2an E. Arzadun, Belamendi eta Maia eta maiatzaren 3an Igone Pagadizabal, Oliden eta Billabaso. Pisaketak proba egunetan egingo dituzte Azkoitiko Instalaciones Lagunak enpresaren biltegian.