Borja Zubizarretak Moncayo Trail Barranco de Horcajuelo mendi lasterketa irabazi du

Andoni Elduaien 2022ko api. 25a, 17:31

Borja Zubizarreta mendi lasterkaria. (Artxiboko irudia)

Aiaramendi Korrikalariak taldeko mendi lasterkari azkoitiarrak 44 kilometroko proban parte hartu zuen. Aragoin (Espainia) jokatu zuten proba, eta Zubizarretak 4.07.14,65ean gelditu zuen denbora.

Borja Zubizarreta mendi lasterkari azkoitiarrak Moncayo Trail Barranco de Horcajuelo mendi lasterketa irabazi du. Añon de Moncayo herrian (Aragoi) jokatu zuten 44. kilometroko proba, eta Aiaramendi Korrikalariak taldeko Zubizarreta izan zen azkarrena, denbora lau ordu, zazpi minutu eta hamalau segundoan geldituta.

Guztira, bost puntutatik igaro behar izan zuten parte hartzaileek helmugara iritsi aurretik: Collado La Estacan zituzten lehen biak, Horcajueloko belardian hirugarrena, Moranan laugarrena eta Cortafuegos gainean bosgarrena. Collado La Estacako lehen puntura izan ezik –bigarrena izan zen orduan–, gainerako guztietara aurrena iritsi zen Zubizarreta. Diego Sorribas sailkatu zen bigarren, Zubizarreta irabazleak egindako denboratik hemezortzi minutu eta 30 segundo eskasera helmugaratuta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide