Iaz ekindako bideari jarraituta, ETB1en Erremontari saioaren barruan jokatuko dute aurten ere erremonteko Sagardoaren Txapelketa. Horrela, astelehen gauetan jokatuko da txapelketa eta partidak zuzenean ikusteko aukera izango da ETBren lehen katean.
Eta joan den edizioan bezala, Sagardoaren XII. Txapelketa jokatuko du Iban Larrañaga azkoitiarrak. 2021ean finalaren atarian gelditu zen, Segurolarekin. Oraingo honetan, Aldabe izango da Larrañagaren aurrelaria, eta Bereziartua sagardotegia ordezkatuko dute biek. Astelehen honetan, apirilaren 25ean, hasiko da txapelketa, eta ekainaren 20an izango da finala.
Sei bikote lehiatuko dira Sagardoaren Txapelketan: Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Urriza-Zubiri (Larre-Gain), Aldabe-Larrañaga (Bereziartua), Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta), Segurola-Azpiroz (Petritegi) eta Ansa II-Juanenea (Setien). Denek denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan; horren amaieran, lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira, eta bi bikote kanporatuak izango dira.
Oriamendi enpresak txapelketaren lehen jardunaldiko partidak zehaztu ditu (Goikoetxea-Barrenetxea eta Ansa-Juanenea ariko dira lehen partidan, eta Urriza-Zubiri eta Segurola-Azpiroz bigarrengoan), baina hortik aurrerakoak ez, momentuz. Aldabek eta Larrañagak ez dute jokatuko lehen jardunaldi horretan.