Euskararen alde, herria uholde

Ane Olaizola

Korrika, euskararen aldeko aldarri erraldoia, iritsi da Azkoitira, eta milaka izan dira AEK-k prestatzen duten lasterketarekin bat egin dutenak. Festa giroan eta emozioz beteta zeharkatu dituzte herritarrek txokoak, Urretxurako bidea hartu baino lehen.

Aurreikusi baino zertxobait beranduago, baina ohiko harrera beroarekin heldu da 22. Korrika Azkoitira, gaur, ostirala, eguerdian. Munategi parean eman diote azpeitiarrek azkoitiarrei lekukoa, eta Urretxurako bidea hartu aurretik, milaka lagun batu dira AEK-k euskararen alde prestatzen duen lasterketa erraldoira.

"Hike, hike, hike, Azkoittin antxintxike!" eta "hemen gaude euskararen alde!" oihuak lau haizetara zabalduz, emozioz beteta eta pozez gainezka zeharkatu dituzte azkoitiarrek txokoak, eta herriko hamaika talde, eragile, erakunde zein kuadrilla arduratu dira lekukoa eramateaz. Giro paregabea nagusitu da ibilbidean zehar.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide