Zein da 'bruxe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'zarrapastan' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'bruxe' hitza aukeratu du. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Bruxe hitzak baserritarren brusa esan nahi du. Honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Bruxe jazteko oitturie daukebe batzuk sanandresetan."
  • Euskara batuan: "Brusa janzteko ohitura dute batzuek sanandreseten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide