Top Market azoka Azkoitian izango da igandean

Ane Olaizola 2022ko api. 8a, 09:43

Joan zen urtarrilean Azpeitian egin zuten Top Market azoka. (Anartz Izagirre)

Askotariko 11 postu jarriko dituzte Dean tabernaren aurrean, eta horiek zabalik irauten duten bitartean, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileak girotuko dute azoka.

Inguruko hainbat sortzailek zein saltzailek bat eginda, Top Market azoka egingo dute igandean. Askotariko produktuak jarriko dituzte salgai Dean tabernan, eta hara bertaratzen diren herritarrek eskuz egindako kandelak, bigarren eskuko arropa, dekorazio osagarriak, bitxiak edota koadroak zein ilustrazio lanak eskuratzeko aukera izango dute.

11:30ean irekiko dute azoka, eta 18:00ak artean izango da zabalik. Bitarte horretan, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileek musikaz girotuko dute azoka, eta honako hauek jarriko dituzte postuak: Alots Arregi (irudia), The Arek Concept (eskuz egindako kandelak), Aizterri (dekorazio osagarriak), F.red (bigarren eskuko arropa), La Boutik (bigarren eskuko arropa), El Collado Home (dekorazio osagarriak eta diseinu retroak), OninPintage (bigarren eskuko arropa), Mono (larruzko osagarriak), Holy Mary Vintage (bigarren eskuko arropa), Itxaro Iraeta (irudia) eta Lila (bitxiak).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide