22. Korrika, zuzenean

Maxixatzen.eus 2022ko api. 8a, 12:27

Korrika herrira iristear da. Jarraitu hemen 22. Korrika zuzen-zuzenean. 

Eguerdi partean zapalduko ditu Korrikak Azkoitiko lurrak; hain zuzen ere, 14:07 aldean iritsiko da Munategira Korrika, Azpeitia aldetik.

Munategitik San Jose egoitza aldera joango da Korrika, eta handik herrigunera bideratuko da, Julio Urkixotik barrena. Herriko kaleak gurutzatu ostean, Urretxurako bidea hartuko du Korrikak, baina Ipintza auzotik aurrerako bidea bidegorritik egingo du, Aizpurutxo inguruan egiten ari diren lanak medio. Hala, 15:15 aldean utziko du Korrikak herria; herriko bidegorri zatiko azken zubiaren amaieran osatuko dute Azkoitiko AEK-ko kideek Azkoitiko azken kilometro zatia.

Korrika eskualdera iristen denean, zuzenean jarraitu ahal izango da UKTko tokiko webgune guztietan –tartean Maxixatzenen–, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan. Korrika Azkoitira iritsi baino ordu batzuk lehenagotik izango da ikusgai haren zuzeneko bideoa Maxixatzenen, ETBren seinaleari esker.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide