Bihar, Erramu Igandearekin hasiko dituzte Aste Santuko ekitaldiak

Ane Olaizola 2022ko api. 9a, 09:00

Aste Santuko egitaraua prest da, eta aurten prozesioek eta bestelako ekitaldi erlijiosoek zein bisita gidatuek protagonismo berezia hartuko dute herrian. Bihartik hilaren 17ra, hamaika ekintzak egingo dituzte.

Bi urteko etenaren ondoren, prozesioek, mezek eta ekitaldi erlijiosoek hartuko dituzte herriko txokoak Aste Santuan. Azkoitiko Udalak prest du egitaraua, eta bihar, Erramu Igandean, egingo dituzte aurreneko ekintzak; ohi bezala, 11:00etan erramuak bedeinkatuko dituzte herriko plazan, eta prozesioa zein Meza Nagusia egingo dituzte.

Hilaren 14an, Ostegun Santuan, jarraituko dute ekitaldiek, eta aurten, ez dute hutsik egingo Ostiral Santuko bi prozesio ezagunek; 17:00etan izango dira Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna eta prozesioa, eta 21:30ean, Hilobirako Prozesio Santua eskainiko dute. Beste hainbat ekitaldi erlijioso ere izango dira hilaren 17ra bitartean, eta horiez gain, askotariko bisita gidatuak egingo dituzte egun horietan.

Hemen Aste Santuko egitaraua:

  • Apirilak 10. Erramu Igandea:

11:00: Erramu bedeinkatzea herriko plazan, prozesioa eta Meza Nagusia.

  • Apirilak 14. Ostegun Santua:

11:00: Parrokian haur eta gaztetxoentzat Ospakizuna eta bisita gidatua.

12:30: Parrokian bisita gidatua: Parrokia eta Aste Santuko irudiak.

17:00: Meza, Santa Klara elizan, gaztelaniaz.

19:00: Parrokian Jesusen Afariaren Ospakizun Meza, euskaraz.

21:00: Otoitzaldia: Gau Gurtza.

  • Apirilak 15. Ostiral Santua.

09:00: Eliza irekiko da gogoetarako eta bisitarako.

11:00: Gurutze Bidea.

12:30: Bisita Gidatua Azkoitiko Gune Historikoan. Irteera parrokia aurretik.

16:00: Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna, Santa Klarako elizan, gaztelaniaz.

17:00: Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna euskaraz, parrokian, eta prozesioa, parrokitik hasita.
 
21:30: Hilobirako Prozesio Santua.

  • Apirilak 16, larunbata. Pazko Bezpera.

21:00: Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.

  • Apirilak 17,  Igande Santua.

11:00: Pazko Meza Nagusia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide