Datorren larunbatean, apirilak 9, Nerea Garmendia Beasaingo aktorearen eta Carmen Alcayde telebistako aurkezle valentziarraren bakarrizketa saioa izango da Baztartxo antzokian. 19:00etan izango da saioa, gazteleraz, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Azkoitia.eus webgunean, zortzi euroren truke. Horrez gain, egunean bertan ere erosi ahal izango dira sarrerak Baztartxoko leihatilan.