Martxan da 22. Korrika, eta hiru egun baino ez dira gelditzen Azkoititik igarotzeko. Dagoeneko Euskal Herriko txokoren batean izan zarela euskararen alde lasterka egiten? Ostiralean Azkoitian egingo duzula korrika? Une horiek guztiak jaso nahi ditugu, eta horretarako, zuen laguntza behar du Maxixatzen.eus-ek.
Maxixatzenek argazki bildumak eta bideoak egingo ditu ostiralean, Korrika Azkoititik igarotzen denean, baina herritarrek bidalitako irudien bilduma bat ere osatu nahi du. Horrenbestez, euskararen aldeko egitasmoaren aurtengo edizioa bukatu bitartean ateratako argazkiak azkoitia@ukt.eus helbide elektronikora bidal ditzakete herritarrek.