Gaurko kontzertuarekin, bukatu da Taldez Talde egitasmoaren aurtengo edizioa

Julene Frantzesena 2022ko api. 3a, 15:37

Gaurko Taldez Talderen barruko emanaldiko irudia. (Azkoitiko Udala)

Bizkargi musika eskolako ikasle hainbatek eskaini dute kontzertua gaur eguerdian Kontzejupean. Musika tresna instrumentalak izan dira protagonista gaurkoan.

XXI. Talde Talde egitasmoaren hirugarren eta azken emanaldia eskaini dute gaur, igandea, Bizkargi musika eskolako ikasle hainbatek. Kontzejupean elkartu dira hainbat musikari eta abeslari gaztetxo, eta herritarren aurrean hainbat doinu jo eta kantatu dituzte. Zehazki, musika tresna instrumentalen txanda izan da gaurkoan.

Hirugarren emanaldiarekin bukatu da Taldez Talderen aurtengo edizioa. Lehen kontzertua martxoaren 20an eskaini zuten Bizkargi eta Iraurgi abesbatzek, eta bigarren emanaldian, martxoaren 27koan, berriz, euskal musika tresnak izan ziren ardatz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide