Azken eguna izan du gaur Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Geure Gelatik liburu azokak, eta antolatzaileen "ekitaldi kuttunenarekin" itxi dituzte ateak, emakumeek idatzitako testuen irakurketarekin. Talde irakurketaren aurretik, 11:00etan hasita, Gemaz Lopez azkoitiarrak itzulitako Edna O'Brienen Landa aldeko neskak (Erein) liburuaren aurkezpena izan da, eta horren ostean ekin diote testuen irakurketari.
Arlo eta adin desberdinetako herritarrek parte hartu dute ekitaldian, eta haiek emakume idazleen lanak irakurri dituzte Herriko Plazara bertaratutako lagunen aurrean. Jende ugari bertaratu da ekitaldira, eta adi entzun dute ordu bete pasatxo iraun duen irakurketa kolektiboa. Olerkiak, narrazioen pasarteak, liburuen zati esanguratsuak... irakurri dituzte ahots ozenez ekitaldian parte hartu dutenek, eta, batez ere, euskal idazle eta itzultzaileen lanak aukeratu dituzte parte-hartzaileek.
(Argazkiak: Maialen Etxaniz)
Hona hemen gaurko ekitaldian parte hartu duten lagunen zerrenda, eta irakurri dituzten liburuen izenak:
Rosario Lasa
|
Lourdes Oñederra, Eta emakumeari sugeak esan zion |
Maialen Mugika |
Edna O'Brienen, Landa aldeko neskak |
Gorka Aranbarri |
Arantxa Urretabizkaia, 3 Mariak |
Miren Alberdi |
Garbiñe Larrea, Sendabelarrek dakitena |
Lander Albizuri |
Angeles Mastretta, Begi handiak dituzten emakumeak |
Ainara Uranga |
Uxue Alberdi, Aulki-jokoa” |
Idoia Gonzalez Ubegun (Erein) |
Nerea Loiola, Epizentroa |
Lide Rekondo |
Emailia Pardo Bazan Lurraren ipuinak liburua Media gorriak ipuina |
Lourdes Alberdi |
Maddi Txoperena Ene baitan bizi da |
Leire Gorrotxategi |
Toti Martinez de Lezea Amamaren grafitiak |
Xabi Borda |
Itziar Ugarte Gu gabe ere |
Miriam Frances
|
Katixa Agirre Atertu arte itxaron |
Goiuri Epelde |
Kattalin Miner Nola heldu naiz ni honaino |
Ana Azkoitia |
Oihana Arana Lazunak azkazaletan |
Eli Larrañaga |
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel “Trikua esnatuko da” |
Ioritz Gonzalez |
Garai Arrula Ruiz “Beirazko kanpaia” |
Oihana Izagirre |
Mª Luz Esteban Andrezaharraren manifestua |
Goretti Alberdi |
Karmele Jaio Amaren eskuak |
Julene Iturbe |
Miren Agur Meabe Nola gorde errautsak kolkoan |
Farah Benchtibia |
Laura Mintegi Ecce homo |
Iosu Irizar |
Oihana Iguaran Hormak |
Joana Sanchez |
Goiatz Labanbidar Amez |
Jabier Azpitarte |
Toti Martinez de Lezea Ogaiztarrak |
Susa |
Juliana Léveillé Trudelen Nirliit |
Ane Lizarralde |
Leire Vargas Dena ametsa den irudipena |
Anabel Iraundegi |
Maite Arrate Lubakiaren osteko idatziak |