Atzo arratsaldean bertsolari gazteen Aztiri Bat saria jokatu zen Legazpiko Latxartegi aretoan, eta Unai Izagirre azkoitiarra izan zen nagusi. Osinalde sariko bigarren kanporaketa izan zen atzokoa, eta sei bertsolari aritu ziren kantuan: Izagirrez gain, Aner Peritz, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla eta Urko Arregi.
Atzoko kanporaketa irabazita, Osinalde sarian izango da Izagirre, baita haren ostean sailkatu zen Peritz ere. Oraindik, baina, hirugarren eta azken kanporaketa falta da: Zaldibiako Osin Berde saria, datorren astean jokatuko dutena. Handik ere bi bertsolari sailkatuko dira Osinaldera. Finaleko seikotea Ordizian jokatutako lehen saiotik sailkatu ziren Ane Zuazubiskarrek eta Oihana Aranak osatuko dute. Osinalde saria Gabirian izango da apirilaren 23an.