Autismoaren Nazioarteko Egunean, elkartasun uholdea jaso du Marea Urdinak

Julene Frantzesena

Xabier Munibe Ikastolako ikasleek hainbat argazki atera dituzte Gu ere urdin gara lelopean, Floreaga Ikastetxean ateratako argazkiekin bideoa osatu dute, eta Izarraitz Lanbide Heziketako kideek ere bideoa egin dute.

Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 2, eta Marea Urdinak askotariko babes mezuak jaso ditu. Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko ikasleek hainbat argazki atera zituzten atzo, ostirala, Gu ere urdin gara lelopean. Honako lotura honetan ikus daitezke irudi guztiak.

Floreaga Ikastetxeak ere hainbat eta hainbat argazki atera ditu, eta horiekin honako bideo hau osatu du, Marea Urdinarekin bat eginez.

Bestalde, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek honako bideo hau egin dute gaurko egunaren harira:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide