Bihar goizeko eskola kiroleko ekintzak bertan behera utzi dituzte, alerta laranjagatik

Aitziber Arzallus 2022ko api. 1a, 16:23

Elur arriskuagatik alerta laranja ezarri dute biharko, eta ondorioz, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertan behera utzi ditu bihar goizerako aurreikusita zeuden eskola kiroleko ekintzak. Hain zuzen ere, natur inguruneetan garatzen diren jarduerak eta leku irekietan garatzen direnak utzi ditu bertan behera. Bihar 14:00ak arte egongo da neurria indarrean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide