Nerea Ariznabarretak haurrentzako ipuin kontaketa musikatua eskainiko du ostiralean, liburutegian

Andoni Elduaien 2022ko api. 3a, 09:00

Hurtado eta Ariznabarreta. (Naita Produkzioak)

17:30ean hasiko da saioa, eta aurrez izena eman behar da. Bihar, astelehena, zabalduko dute horretarako epea.

Aizkibel liburutegian beste ipuin kontaketa saio bat izango da datorren ostiralean, hilak 8. Oraingo honetan, Nerea Ariznabarretak Ezberdin bezain eder izeneko ipuina kontatuko die HH5etik LH1ra arteko umeei musikak lagunduta. Zehazki, Mariano Hurtado musikariak girotuko du Ariznabarretaren kontaketa saioa, 17:30etik aurrera.

Ipuin kontaketa saioan parte hartzeko, izena eman behar da aurrez. Hain zuzen ere, bihar, astelehena, zabalduko dute horretarako epea, eta ostegunean, hilak 7, itxiko dute. Liburutegira joanda edota hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da haurraren izena. 50-60 minutu inguruko saioa izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

Hona hemen ipuin kontaketaren bideo laburpen bat:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide