Gurutze Gorriak abian du zoriontasuna aldarrikatzeko sentsibilizazio kanpaina

Andoni Elduaien 2022ko api. 1a, 15:25

Gurutze Gorriko kideak, plazako postuan.

Herriko plazan jarri dute postua Gurutze Gorriko kideek. Handik igaro diren herritarrei eskuorri bat eman diete eta galdetu ea zerk egiten dituen zoriontsu.

Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna martxoaren 20an ospatu zen, eta egun hori aitzakiatzat hartuta, Azkoitiko Gurutze Gorriko kideek sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri dute martxan. Gaur, ostirala, herriko plazan postua jarri dute herritarrei zoriontasun mezua helarazteko.

Hain zuzen ere, herritarrei galdetu diete zerk sortzen dien zoriontasuna, eta horrekin batera, eskuorri bat ere banatu dute, jendeari "ahal den moduan zoriontsu" izateko adieraziz. Eskuorrian, gainera, hainbat lagunen adierazpenak jaso dituzte. Gaur bezala, datorren ostiralean ere kalera aterako dira Gurutze Gorriko kideak, eta 10:00etatik aurrera plazan izango dira. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide