Astelehenean kobratuko dute Ibilgailuen gaineko zerga

Andoni Elduaien 2022ko api. 2a, 08:00

Autoak, ilaran aparkatuta. (Utzitakoa)

Egutegi fiskalari jarraituz, etzi kobratuko diete Ibilgailuen gaineko zerga erreziboa helbideratuta duten herritarrei.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Ibilgailuen gaineko zerga apirilaren 4an, astelehenean, kobratuko diete erreziboa kontu korrontetik helbideratuta duten herritarrei. Zergaren ordainketa helbideratuta ez dutenei, berriz, postaz bidali diete erreziboa.

Udalak azaldu du, norbaitek errezuboa ez balu jasoko, Udaleko Herritarren Harrera Bulegoan eskatu beharko duela dokumentua. Ordainketa egiteko borondatezko epea apirilaren 19an amaituko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide