Zozkatu ditu Maxixatzenek asteburuko kultur ekitaldietarako sarrerak. Bihar, ostirala, Joseba Tapiak Egon edo ez egon diskoaren aurrestreinaldia egingo du 22:00etan, Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak emandako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Larunbatean, berriz, Tarara antzezlana eskainiko du Hika Teatroa konpainiak, Baztartxo antzokian, 19:00etan hasita. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu zozketan parte hartu duten bazkideen artean.
Bazkide ugarik parte hartu dute bi zozketetan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Ainara Elortzak irabazi ditu Joseba Tapiaren kontzerturako bi sarrerak. Garbiñe Otegik eta Beatriz Aizpuruk, berriz, larunbateko Tarara antzezlanerako bina sarrera eskuratu dituzte.