XLVII. Atano III. Buruz Buruko Pilota Txapelketaren finalak bihar jokatuko dituzte Gurean

Andoni Elduaien 2022ko api. 1a, 11:30

2019ko txapelketako finalen osteko argazkia.

10:00etan hasiko dira finalak Gurea pilotalekuan, eta guztira, bost final jokatuko dituzte. Aurrebenjamin mailatik alebin mailara arteko finalak ikusi ahal izango dira frontoian.

Bihar, larunbata, XLVII. Atano III.a Buruz Buruko Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan. 10:00etan hasita, bost final ikusteko aukera izango da herriko pilotalekuan. Aurrebenjaminen final bat eta benjamin nahiz alebin mailetako bina final jokatuko dituzte bata bestearen atzetik.

Aurrebenjamin mailako finala Jon Azpiazuk eta Eneko Martijak jokatuko dute. 2013an jaiotako benjaminen finalean, berriz, Oihan Mendizabal eta Ian Juaristi arituko dira. 2012. urteko finala jokatuko dute Julen Aizpiazuk eta Jakes Kortadik. Azken bi finalak alebin mailakoak izango dira. 2011. urtean jaiotakoen lehian Ibai Zamora eta Unax Oteiza arituko dira nor baino nor gehiago, eta 2010. urtean jaiotakoenean Pello Alkorta eta Erik Ariztegi.

Hona hemen bost finalak:

  • Aurrebenjaminen finala (2014. urtean jaiotakoak): Jon Azpiazu - Eneko Martija
  • Benjaminen finala (2013. urtean jaiotakoak): Oihan Mendizabal - Ian Juaristi
  • Benjaminen finala (2012. urtean jaiotakoak): Julen Azpiazu - Jakes Kortadi
  • Alebinen finala (2011. urtean jaiotakoak): Ibai Zamora - Unax Oteiza
  • Alebinen finala (2010. urtean jaiotakoak): Pello Alkorta - Erik Ariztegi

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide